Iturria: Usurbilgo Txoriak bloga
Autorea: Xabier Saralegi
Azkeneko asteotan larre-buztinkara (Motacilla flava)
dezente ikusten ari dira Euskal Herrian. Ia denak ale migratzaileak
dira, negua Afrikan igaro ondoren Europako zenbait lekutara itzultzen
direnak.
Espezie honek baditu hainbat azpiespezie, eta hauetako bakoitza
Europako zonalde bati lotua dago. Iberiar penintsulatik pasatzen diren
azpiespezieak bost dira, eta pase garaian ugarienetik urrienera
ordenatuta hauek lirateke: flava flava, Erdialdeko Europakoa; flava flavissima, Britaniar uharteetakoa; flava cinereocapilla, Italiakoa; flava thunbergi, Eskandinaviakoa; eta flava feldegg Balkaneetakoa. Euskal Herrian flava eta flavissima azpiespezieak behatzea ez da zaila. Gainerako guztiak, aldiz, oso urriak dira.
Bada, atzo Zubietatik bazebiltzan zenbait taldetxo ganaduaren
inguruan, eta talde hauetako batean bazegoen ale batek atentzioa ematen
zuena. Besteak ez bezala buru beltza zuen. Zer izango ote zen?
Eskandinaviakoa larre-buztinkara (Motacilla flava thunbergi) bat, aurten Euskal Herrian ikusi den bakarra. Non eta Zubietan!


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina